Lege oharra

www.rucompaniademariass.com webgunea Donostiako Compañía de María Unibertsitate Egoitzaren titulartasunekoa da, eta Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak, martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuak, eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (EB) 2016/679 ezartzen dituzten betekizunak betetzen ditu.

Identifikazio datuak

  • Izena: Compañía de María Egoitza
  • IFZ: R 2000182 B
  • Helbidea: Lizarra-Estella kalea, 2
  • PK: 20006
  • Herria: Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: 943 464795
  • Emaila: info@rucompaniademariass.com
  • URLa: www.rucompaniademariass.com


LEGE OHARRA

Datuen babesari buruzko indarreko araudia eta informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzkoa kontuan hartuta, Donostiako Compañía de María Unibertsitate Egoitzak erabiltzaileei jakinarazten die ematen dituzten datuen tratamenduaren helburua izango dela eskatutako zerbitzuak ematea, webgunean zerbitzu pertsonalizatuak eskatzen dituzten erabiltzaileak behar bezala identifikatzea, oinarrizko administrazio-lanak kudeatzea, eta, posta elektronikoaren bidez edo beste edozein bideren bidez, egoitzarekin lotutako berrikuntzen, produktuen eta zerbitzuen berri ematea.

Compañía de María Unibertsitate Egoitzak konpromisoa hartzen du datu pertsonalen sekretua gordetzeko eta konfidentzialtasunez tratatzeko, eta, horretarako, beharrezko neurri tekniko, antolakuntzazko eta segurtasunekoak hartzen ditu, datuen aldaketa, galera, tratamendu edo baimenik gabeko sarbidea saihesteko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (EB) 2016/679 eta aplikagarri den gainerako legedia betez.

Izartxo (*) batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira, eskatutako zerbitzua kudeatzeko beharrezko gutxieneko informaziotzat hartzen baitira; informazio hori gabe ezin izango da zerbitzua eman. Gainerako eremuak aukerakoak dira.

Erabiltzaileak emandako datuen egiazkotasunaren erantzukizuna izango du, eta Compañía de María Ikastetxeak eskubidea izango du datu faltsuak eman dituzten erabiltzaileak zerbitzuetatik kanpo uzteko, dagokion legezko ekintzak alde batera utzi gabe.

Edozein erabiltzailek edozein unetan baliatu ahal izango ditu bere sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkaratze eskubideak, idatzizko eskaera baten bidez, bere nortasuna egiaztatuz (NANaren fotokopiarekin) eta baliatu nahi duen eskubidea zehaztuz, helbide honetara: Compañía de María Unibertsitate Egoitza, Lizarra-Estella kalea, 2, 20006, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa).